 |
www.gaijartzailea.com, Unai Elizasuk sortutako webgunea da; bertsolaritzako alor jakin bati zuzenduriko lekua da, gaijartzailetzari, hain zuzen ere. Asko dago idatzia bertsoari buruz; baina, gaijartzailearen lanaren inguruan bada hutsune bat. Gaijartzaileak egiten duen lanari bere lekua emate aldera, hark duen garrantziaz, lanaz, erantzunkizunaz... guzti hori bildu nahi da bertan.
Txapelketetako gaiak, egiturak, aholkuak... bertso saioetako gaiak, afarietakoak... emanaldi berezietako gaiak... bertso ekitaldi ezberdinetan jarritako gaientzako txokoa da hau. Gunearen egileak eta gaijartzaile denek izango dute lekua bertan, gaientzako lekua baita.
Inork, saioren batean gaiak jarriko baditu, hemen aurkitu ditzazke lagungarri zaizkion zenbait kontu. Egiturak, formulazio motak, iritziak, kezkak... Hutsetik hasiko denarentzat lagungarria izango dira bertan dauden pistak.
Saio ona edo txarra, gaijartzaileak beti du eta izango du horren erantzunkizuna. Hemen dauden pistak jarraituta,
oso txarra irteteko arrisku gutxiago dago. Oso ona aterako denik ere ez du inolaz ere bermatzen, baina.
Beraz, ongi etorri www.gaijartzailea.com-era!
Â
|